miércoles, 30 de noviembre de 2016

NETIKETA


PLEa

Zer da PLE-a?

 Ikasteta enfokea eta ikasketa prozesua da. Honetan ikasketa modu berria proposatzen da, non ikasketaren ezaugarriak,helburuak, baliabideak etabar ikaslearen esku uzten dira.
 Hori dela eta, ikaskuntza informala dela deritzogu. Izan ere, bakoitzan erabakitzen du zer ikasi eta nola ikasi.

Bestalde, PLEan ez dago ebaluaziorik ezta titulorik ere. Teknologiaz eta zehazki internetez baliatzen gara informazioa biltzeko,eraldatzeko, konpartitzeko etabar, gero honetaz ikasi ahal izateko.

Plearen 3 faseak:

1. Informazio iturria
2. Baliabideak
3. (Personal Learning Network) Giza sareak

Internet, eta sare sozialak ikasitakoa argitaratzeko aukera ematen digute (esaterako, blogak, twiter) edozein irakurle informazio hori topatzean ere gai honetaz ikasi ahal izateko. Era berean, beraiek erantzunez eduki berria sortzen eta publikatzen dute gainontzeko irakurleak ezagutz ditzagun.
Beraz, Plea-n denok gara sortzaile eta hartzaile. Horretarako, aktiboki jardutea eta parte hartzea ezinbestekoa da, hain zuzen, guk geuk gara etengabe ari garenak informazio biltzen eta sortzen.

Hain zuzen, orain azaldu dugun bezala informazio sorkuntza gabe ez dago ikaskutza berririk. eta honen barruan bi eredu mota bereizten dira:

-Bisitariak: Interneten sartu eta beharrezko informazio topatu, irakurri eta bildu egiten dute, bestelako ekintzarik egin gabe.

-Residente edota natibo digitalak: Ple ikaskuntza aurrera eramatea baliotzen dutenak. Informazio aurkitzeaz aparte, komentarioak utzi, hau konpartitu, komentatu etabar egiten dute. Aktiboki jarduten dute inteneten sortzaile gisa.

Hala ere, Ple-a eraginkorra izan dadin ikaslea ikt-en inguruko formakuntza eta ezagutza izan behar du. Hau da, informazio modu krikikoan aztertu eta zein den bere ikasketerako baliogarri hautemateko gaitasuna izan behar du. Horretarako, informazio iturri ugari erabiltzea komeni da informazioa balioztatzeko, dakigunez internet dauden eduki guztiak ez dira egiazkoak edota nahiz eta egokia izan gerta liteke guk ez ulertzea.
Beraz, bilatu behar dugu guk argi ulertzen dugun informazioa, ikasketa hori ziurtatuko diguna.

Hona hemen nire PLEa:

http://www.symbaloo.com/home/mix/13ePBfHY08





miércoles, 23 de noviembre de 2016

Irakurketa Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntza ikasten ari garenez, etorkizunerako interesgarria eta baliogarria izan daitekeen gai bat lantzea erabaki dut; irakurketarako ordu tarteak hain zuzen ere.

Hasiera batean, Googlen satu eta "azken berriak" bilatu dut, ez bainekien zein gai landu. Bertan, 1.240.000 emaitza atera dira.
Jarraian, atera zaizkidan orrialde edo link guztietatik lehenengoan sartu naiz, baina ez dut berri egokirik aurkitu.
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/


Hau horrela izanik, Googlen "Haur Hezkuntzan lantzeko gaiak" jarri eta  91.500 emaitza atera zaizkit. Bertatik, etorkizunerako gai erabilgarri bat aukeratzea erabaki dut: irakurketarako ordu taldeak hain zuzen ere.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/Haur%20Hezkuntza%20(3-6).pd





Ondoren "estrategias de lectura educacion infantil" jarri dut  googlen kakotxak erabiliz ("")



Informazio eskasa eta gaztelaniaz zenez, euskeraz aurkitzea erabaki dut hurrengo saiakeran. Horretarako: -irakurketa estrategiak haur hezkuntza jarri dut googlen, minus zeinua erabiliz (-)




Youtuben sartuta, "lecturas educacion infantil" jarri dut. Bertan, hainbat bideo agertu dira eta nik hurrengoa hautatu dut:




 Slide share erabiliz, ipuin erabilgarri bat aurkitu dut Haur Hezkuntzako umeekin landu ahal izateko:




Bukatzeko,Twitter programa erabili dut. Bertan, "irakurketa Haur Hezkuntzan" bilatu dut, eta emaitza bat soilik atera zait:


Ondorioz, gehienetan Google eta Youtube-n bakarrik zentratzen gara informazioa eskuratu nahi dugunean. Gaurko saioa beraz, oso erabilgarria iruditu zait, hainbat zeinu erabiliz( minus zeinua, kakotxak...) informazio erabilgarria aurki daitekelako. Ez hori bakarrik, Youtube aparte, hainbat erabiltzaile gehiago daudela ikasi dut; hala nola Slide Share..
Beraz, hau guztia kontuan izanik, esan beharra dut informazio asko dagoela eskuragarri eta modu errez batean hartu daitekeela.

miércoles, 9 de noviembre de 2016

VOKI

Nire avatar berria!
http://tinyurl.com/o4uwys4

TIPI-TAPA TIPI-TAPA ERAIKITZEN


-GAITASUN DIGITALA:

Gaitasun digitalak, informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakintza bilakatzean datza. Horretarako, pertsona, arduratsua izan behar du eta duen jakintza zabaltzeko prest egon behar da.

Gaitasun digitalak, egoera edo eskuratutako informazio anitzak, dagokien testuinguruan aplikatzeak eskatzen du. Hau egoki egin ahal izateko, oinarrizko hizkuntza espezifikoak menderatu behar dira, hala nola; testuak, zenbakiak, ikusizko hizkuntza, soinuak eta ikonoak.

Horrez gain, eskura dauden baliabide teknologikoak ohikotasunez erabiltzea garrantzitsua da gaitasun digitala eskuratzeko.

Bukatuz, esan beharra dago, informazioa hartzen dugunean, eraginkortasunez, arduraz, ikuspegi kritikoz eta zuhurtasunez jokatu beharko dugula gure gaitasun digitala eskuratu nahi badugu.


-GAITASUN DIGITALA HAUR HEZKUNTZAN:

Gaitasun digitalak hezkuntzan  sartzea oso garrantzitsua da.
Gaur egungo gizartean, IKT-en presentzia oso zabala da eta beraz, gai askori buruzko informazio multzo oso zabala dago eskuragarri klik bakar batekin.
Eskoletan helburu nagusia, etorkizuneko gizartearen partaideak izango diren haurrek eta gazteek errealitate anitz eta aldakor horri aurre egin ahal izateko beharko dituzten baliabide eta gaitasunak lortzen laguntzea da.

 Helburu horretara heltzeko, ikasleen gaitasun digitala garatzea ezinbestekoa da eta baita irakasleena ere, menderatzen ez diren baliabide eta gaitasun batzuek irakasten saiatzea ezinezkoa delako.

Familien gaitasun digitala garatzearen garrantzia ez da ahaztu behar  seme-alaben hezkuntza prozesuan parte hartzaile aktiboak baitira. Eta ez hori bakarrik, oraindik ere, haien perspektibak eta ezagutzak sakontzeko eta aldatzeko aukera dute. Beraz, hauek ere aukera oso ona dute doainik.

 
Egin klik hemen informazio gehiago eskuratzeko