miércoles, 30 de noviembre de 2016

PLEa

Zer da PLE-a?

 Ikasteta enfokea eta ikasketa prozesua da. Honetan ikasketa modu berria proposatzen da, non ikasketaren ezaugarriak,helburuak, baliabideak etabar ikaslearen esku uzten dira.
 Hori dela eta, ikaskuntza informala dela deritzogu. Izan ere, bakoitzan erabakitzen du zer ikasi eta nola ikasi.

Bestalde, PLEan ez dago ebaluaziorik ezta titulorik ere. Teknologiaz eta zehazki internetez baliatzen gara informazioa biltzeko,eraldatzeko, konpartitzeko etabar, gero honetaz ikasi ahal izateko.

Plearen 3 faseak:

1. Informazio iturria
2. Baliabideak
3. (Personal Learning Network) Giza sareak

Internet, eta sare sozialak ikasitakoa argitaratzeko aukera ematen digute (esaterako, blogak, twiter) edozein irakurle informazio hori topatzean ere gai honetaz ikasi ahal izateko. Era berean, beraiek erantzunez eduki berria sortzen eta publikatzen dute gainontzeko irakurleak ezagutz ditzagun.
Beraz, Plea-n denok gara sortzaile eta hartzaile. Horretarako, aktiboki jardutea eta parte hartzea ezinbestekoa da, hain zuzen, guk geuk gara etengabe ari garenak informazio biltzen eta sortzen.

Hain zuzen, orain azaldu dugun bezala informazio sorkuntza gabe ez dago ikaskutza berririk. eta honen barruan bi eredu mota bereizten dira:

-Bisitariak: Interneten sartu eta beharrezko informazio topatu, irakurri eta bildu egiten dute, bestelako ekintzarik egin gabe.

-Residente edota natibo digitalak: Ple ikaskuntza aurrera eramatea baliotzen dutenak. Informazio aurkitzeaz aparte, komentarioak utzi, hau konpartitu, komentatu etabar egiten dute. Aktiboki jarduten dute inteneten sortzaile gisa.

Hala ere, Ple-a eraginkorra izan dadin ikaslea ikt-en inguruko formakuntza eta ezagutza izan behar du. Hau da, informazio modu krikikoan aztertu eta zein den bere ikasketerako baliogarri hautemateko gaitasuna izan behar du. Horretarako, informazio iturri ugari erabiltzea komeni da informazioa balioztatzeko, dakigunez internet dauden eduki guztiak ez dira egiazkoak edota nahiz eta egokia izan gerta liteke guk ez ulertzea.
Beraz, bilatu behar dugu guk argi ulertzen dugun informazioa, ikasketa hori ziurtatuko diguna.

Hona hemen nire PLEa:

http://www.symbaloo.com/home/mix/13ePBfHY08





No hay comentarios:

Publicar un comentario