miércoles, 9 de noviembre de 2016

TIPI-TAPA TIPI-TAPA ERAIKITZEN


-GAITASUN DIGITALA:

Gaitasun digitalak, informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakintza bilakatzean datza. Horretarako, pertsona, arduratsua izan behar du eta duen jakintza zabaltzeko prest egon behar da.

Gaitasun digitalak, egoera edo eskuratutako informazio anitzak, dagokien testuinguruan aplikatzeak eskatzen du. Hau egoki egin ahal izateko, oinarrizko hizkuntza espezifikoak menderatu behar dira, hala nola; testuak, zenbakiak, ikusizko hizkuntza, soinuak eta ikonoak.

Horrez gain, eskura dauden baliabide teknologikoak ohikotasunez erabiltzea garrantzitsua da gaitasun digitala eskuratzeko.

Bukatuz, esan beharra dago, informazioa hartzen dugunean, eraginkortasunez, arduraz, ikuspegi kritikoz eta zuhurtasunez jokatu beharko dugula gure gaitasun digitala eskuratu nahi badugu.


-GAITASUN DIGITALA HAUR HEZKUNTZAN:

Gaitasun digitalak hezkuntzan  sartzea oso garrantzitsua da.
Gaur egungo gizartean, IKT-en presentzia oso zabala da eta beraz, gai askori buruzko informazio multzo oso zabala dago eskuragarri klik bakar batekin.
Eskoletan helburu nagusia, etorkizuneko gizartearen partaideak izango diren haurrek eta gazteek errealitate anitz eta aldakor horri aurre egin ahal izateko beharko dituzten baliabide eta gaitasunak lortzen laguntzea da.

 Helburu horretara heltzeko, ikasleen gaitasun digitala garatzea ezinbestekoa da eta baita irakasleena ere, menderatzen ez diren baliabide eta gaitasun batzuek irakasten saiatzea ezinezkoa delako.

Familien gaitasun digitala garatzearen garrantzia ez da ahaztu behar  seme-alaben hezkuntza prozesuan parte hartzaile aktiboak baitira. Eta ez hori bakarrik, oraindik ere, haien perspektibak eta ezagutzak sakontzeko eta aldatzeko aukera dute. Beraz, hauek ere aukera oso ona dute doainik.

 
Egin klik hemen informazio gehiago eskuratzeko

No hay comentarios:

Publicar un comentario